Hona ze joko proposamena ukan dugun uholdeak karakoldu daukun gure adixkide « Lapiotze »ren ganik.
« Hiru hilabete pasatu dira, bazterrak garbituak dira, naturak gaina hartu du eta iragan uztaileko uholdearen zauriak emeki emeki desagertzen ari dira. Lehen aldikotz, egun hartan hartu nituen argazkien so egitera menturatu naiz. Karakoil familia (alaba, ama, aitaxi) hunen ihesaldia behatuz, zainak lasaituak, irriño bat ezpainetan beldur ikara baten ordez, ene baitan ari nintzen:
- Mürru aztalean ura 8 orenetan hasi da kurritzen. Argazki hori hartu dutalarik, oren laurden batez, 1,20 metroko goratasuna hartua zuen etxe aintzinean.
- Aintzinean den karaloila 1,80 metroko goratasunean da, segitzen duena 40 zm gibelago, azkena 5 zm du atera dela uretik.
- Lehen karakoila uretik ateratu da 8ak eta 20 minutetan.
- Argazki hori hartu dutalarik 8ak eta erdiak ziren.
Bat batean, ximixta bezala, kaskorat jin zaazta ebidentzia batzu! Orai badakit zonbat denboraz, karakoil bat, hatsa hartu gabe ur pean egoiten ahal den! Karakoil bakotxaren kurritzeko abiadura karkulatu dut aise! Berehala ikusi dut zoin zen arra eta zoin zen ürrixa!
Eta zuek irakurleak, hatzemanen ahalko duzueia ote? Zuen emaitzak igorzkitzie artikulu huni komentario bat gehituz. Arrapostu hoberenak (ez baitezpada xuxenenak…) saristatuak izanen dira.
Bonus: (xehetasunetan sartuz) estrezatua zelakuan karakoila, ur pean zuen abiadura airean duena baino%20 goragokoa da. Zein ote da abiadura hori?
Zuen zerbitzuko,
Lapiotze. »
Ez dauku entrealeko buru berotzea proposatzen gure gasteropodozaleak. Ea zuetarik norbaitek erantzun zerbait moldatzen dion !
6 Komentarioak
Utzi komentario batInpusulez, Lapiotze hau, ez du xukoan ari !
Halere, entseatu niz aperitifa edan aitzin ariketaren egiterat. Huna ene proposamena : lehen karakoila (gorena) oreneko 3,60 metroko abiaduran doa, xuxenian doalarik bixtan dena, bare-karakoila xuxen joaiten dela erraiten ahal bada bederen…
Julufri
Bai xuxen zira! Karakoila aldiz ageri da ez dela xuxen ibiltzen….
Bainan zoin da ürrixa?
NB: Sariaren emaiteko, arrapostu guziak behar ditut!
Zoin da urrixa? zaluena ala motelena?
Gure proiekzioen araberakoa bada, eme ta arrek ez dugu emaitza bera hautatuko… nun ez giren kode berdinekin haziak… eta karakolak biak batean balira?
ez dira haatik bakar bat aski umeen egiteko…
Kalkuluak egin ditut. Lehenik eta behin, lehen karakola 8etan urak hartu badu eta 8:20etan uretatik atera bada, horrek esan nahi du 20 minutuz egon dela ur azpian, baina, horrek ez du esan nahi karakola 20 minutuz egon daitekela hatsik hartu gabe ur azpian beste karakolak denbora gehiago egon ahal liratekelako. Beste karakolak zenbat denbora egon diren ur azpian ezin da jakin, ez baitu esaten zer ordutan atera diren edo karakol guztiek abiadura berean ibiltzen diren.
Lehenengo karakolaren abiadura: Ikusi dut uretan duen abiadura 6.4zm/min-koa izango zela eta airean 5.33333…zm/min-koa. Baina, horela egingo balu, ez zen 8ak eta 20etan uretatk aterako, baizik eta 8ak eta 18min eta 45 segundutan.
Karakol bat hatsa hartu gabe 28,571428 min egon daiteke ur azpian. Bigarren eta hirugarren karakola. Beraz, datu horiek kontuan hartuta, kalkulatu dut bigarren karakolak uretan izan duen abiadura 4.8zm/min-ko izango zela eta airean duen habiadura 4zm/min-koa. Hirugarrena, ur azpian 4.2zm/min-ko abiaduran ibiliko zen eta airean 3.5zm/min-ko abiaduran.
Karakolak hermafroditak dira beraz ez dago sexu batekoak edo bestekoak izaterik.
Zein da saria? Adin txikikoa naizenez ezin da alhohola izan.
Biba zu!
Xuxen zira! Zure izena ikusiz, ari naiz ez dituzunez erro batzu Amikuzen….. Artxibatzen ditugu emaitza horiek eta ondoko uholde erraldoien beha egoiten gira « karakoilen balentrien teoria » garatu nahi dugulakoan.
Saria osatzen ari gira (karakoil platera kozinatua, igela ixter platera kozinatua, … bainan alkoholik ez bixtan dena) , haren berri ukanen duzu laster.
Lapiotze