Iparraldeko HITZA astekari bat da, ostiralero agertzen dena BERRIA egunkariaren gehigarri gisa 12 orrialderekin. Kanpaina bat abiatu dute, hilabete bateko harpidetza dohainik, eta urtekoa 24 eurotan eskainiz.Astekaria izanki, agendaz bestalde, 3 edo 4 erreportai mamitsu aurkitzen dira, elkarrizketa oso batekin, ahantzi gabe iritzien atala. Iparraldeko aktualitatea pausuki eta barnagotik ikertzeko tresna interesgarria dela erran ginezake, irrati eta egunkarien lana ongi osatzen duena.
Beren webgunean aurkituko dituzue orain arteko argitalpenak.
Eta, ez duda, irakur berriak euskaraz ! Guk ez badugu egiten, nork eginen du bestela ?
Ezin komenta gehio.