Azaroaren 5ean, ostegun arratseko 7etan, Bideak gunean « Sustraitik espaziora » dokumentala hedatuko da.
Ondotik Nafarroa Erribera aldeko laborarien produktuen jastaketa bat eginen da han berean.
Badu orai zonbait urte hango laborariek leku bereko euskalgintzarekin tokiko produktu salmenta bat antolatzen dutela. Saltzapenen % 25a, Nafarroa hegoaldeko ikastola, gau eskola edo beste hizkuntzaren aldeko egituretara joaiten direlarik.
Horrela ezkontzen dira euskara berreskuratzen ari duen lurralde bati ekarri sustengua, eta laborantza jasangarriaren alde egiten duen toki bereko jendeari.
Erosi kutxa bakotx bi xori airatzen laguntzen ditugu !
Ikus gehiago Errigoraren webgunean, lerro hau klikatuz.
Amikuze eta oztibarreko gau eskolak antolaturik.

Ezin komenta gehio.