Helduden urriaren 24an, ostirale arratseko 8ak 30etan, Gabadiko gelan, Irisarriko antzerki talde berriak bere antzerkia eskainiko du Kitzikazank Amikuzeko taldeak gomitaturik.
Belaunaldi orotarik da elkartzen antzerki taldean: 50 urtetik gora dituen herriko okinetik edo ama familiako gazteetarik, lizeoan oraindik ikasle direnetaraino.
Testuarentzat, Beñat Lazkano Itsasuarraren laguntza izan dute eta taulagaineko lana, Maialen Torrek zuzendu die.
Istorioaren abiapuntua Irisarriko etxalde batean kokatzen da. Etxalde horretako familia zorretan da, eta, besteak beste, Konpostelako beilariei ganberak alokatzen dizkie sos pixka baten sarrarazteko.
Hori bera jakinik, ageri da umoreak bere lekua baduela, nahiz amentsak ere berea ukan, tituluak dion bezala, pertsonai bakoitzaren ametsak irudikatuak izanen baitira taula gainean.
Horra beraz gaualdi goxo baten igaiteko parada Irisartarreri beha. Gainera, Kitzikazank taldekoek salatu daukute, ondoko hilabetean, beste antzerki bat ekarraraziko dutela Amikuzeko beste herri batetara. Gauden beha beraz, Libertimendua igurikatzeko artean.
2014/10/13
Ezin komenta gehio.