Joan den urtekoaren arrakastatik landa, ZABALIK elkarteak berriz antolatzen du bertso-afari bat. Andoni Egaña eta Sustrai Kolina gomitatuak dituzte hortarako. Gaualdi bero-beroa igaiteko parada ezin hobea naski, urte ondarreko besten arrosarioa omore onean hasteko gisan.
Gaualdia 7etarik aitzina abiatzen da aperitifarekin, afaria 8etan eta bertsuladia kafeko tenorean.
Afaria 18 eurotan da eta elkarteko sukaldari famatuenek apailatuko dute eta deserta Donapaleuko patizier ezagun batek prestatuko du.
Izenak eman lehenbailehen 06.81.51.96.83 edo hemendik beretik.
Ezin komenta gehio.