Euskal zinemaren loraldia deitzen den garai hauetan, pozten gira Donapaleura ere heltzen baitzaizkigu berrikuntzak, noiz edo noiz egia erran, baina doi bat erregularki halere. Eskaintza ari da egiten, publikoa egin behar orain.
« Soinujolearen semea » Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak antzerkirako egin zuen bezala, egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten.
Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera joan zaio, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egitekoa Bernardo Atxagaren nobela homonimoaren egokitzapen honetan.
• Jatorrizko titulua: Soinujolearen semea
• Urtea: 2018
• Herrialdea: EuskalHerria
• Zuzendaritza: Fernando Bernués
• Antzezleak: Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Frida Palsson, José Ramón Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Miren Arrieta
• Gidoia: Patxo Telleria
• Argazkia: Gonzalo Berridi « Kalo »
• Musika: Fernando Velázquez
Ezin komenta gehio.