ETXEPAREko Lizeoko ikasleek, Arantxa Hirigoien beren irakasleak idatzi eta elgarrekin landu antzerkia AIZIRITZEko gelan aurkeztuko daukute maiatz 7 honetan, astearte arratseko 8ak30etan.
Urtez-urte antzerki berriak eskaintzeko usaia hartzen ari dute, eta oraingoan Amikuzeko Etorkinekin migranteen harrera antolatzen duen elkarteak gomitatzen ditu.
Alabaina, gaia hori da, migrante eta iheslarien errealitatea Euskal Herrian barna, gaurkoak bistan dena, baina ere gure herriaren historian izan direnak.
Antzezlan gordina, kontzientziak astintzekoa, baina aldi berean umore ikutuekin zipriztindua.
Ezin komenta gehio.