1941ean sortua, hamasei hamazazpi urteetan egiten ditu bere lehen kantuak, eta geroztik beti ari… Euskal kantagintza berriaren munduan bere lekua du Manex Pagolak. Zendako kantuak, nola egiten dira, zer izan da giroa orduan, eta oraikoa nolako begiz ikusten ote du ? Galde horiek eta gehiagorekin iganen dugu otsailaren 2a, helduden ostegun arratseko 8ak 30etan hasiko den gaualdia. Kantuz ariko ere alabaina… Kasu, lekua aldatzen dugu aurten : Donapaleuko auzitegi karrikako herri elkargo(ohi)aren egoitzan izanen gira (auzitegi ohian beraz).
Huna pean, lehen jasta gisa, ZUZEU atarian aurkitu ditugun 6 bideo ttipi, Manexi egin beste hainbeste galderen erantzunekin. Baigorrin duela urte pare bat, bere kantuekin antolatu kantaldiaren karietara eginak izan ziren.
Nola hasi zinen kantuan ?
Nola sortzen dituzu kantuak ?
Prozesu luzea da kantu bat egitea ?
Nola sortu zenituzten Ortziken eta Zazpiribai ?
Nolako giroa zen orduan kantarientzat Ipar Euskal Herrian ?
Anekdota berezirik ?
Ezin komenta gehio.