Urte guziz bezala, Amikuzeko Zabalik elkarteak 4 mintzaldi antolatuko ditu. Xehetasunak berantago emanen baditugu ere, hona nolako egitaraua prestatu dugun aurtengo :
- 2014ko otsailaren 6a : Eñaut ETXAMENDIren kantagintza. Mithindarraren kantu guzien publikatzearen karietara (Maiatz argitaletxean), berarekin eginen dugu kantu horien bidaia. Nola sortu zituen, ze kontestutan, aire eta hitzen egiteko sortzaileak erabili moldeak, artistaren erreferentziak, … horra xilatzera entseatuko giren sekretuak. Kantuz hasi eta finitzeko bistan dena!
- otsailaren 13a : Zero hondarkinetara nola hel ? Gipuzkoan duela urte guti ikaragarriko esperientzia bizitzen ari dute. USURBILeko herria aintzindari, gaur 140000 bizitzale dira beren hondarkinen kasik % 80a birziklatzen dutenak, lehen %20a doi-doia gainditzen zutelarik. Pello ZUBIRIA eta Malores ETXEBERRIA Hernaniko Zero Zabor taldekoek beren lekukotasuna ekarriko digute. Jasta gisa, bideo honen lehen 6 minutak beha dezazkezue.
- otsailaren 20a : FAGOR Etxetresnak erorita, zertan dira kooperatibak ? Arrasateko mirakuiluak, inarrosaldi handia ezagutu du azken urtean. Rene HARLUXET Mithindarra eta Ximun LACROIX Behauztarra, biak Mondragon taldeko kooperatiba bateko patzuerrak dira. Bi belaunaldi diferentekoak izanki, beren esperientziaren berri emanen daukute, bai eta nola ikusten duten gaurko egoera.
- otsailaren 27a : Zergatik ez ? formakuntza tailerra. Kataluniatik jina zauku Tallers per la llengua (TELP) formakuntza moldea. Gure hizkuntzarekin dugun harremana doloretsua, konplexez betea eta itoa izaitetik, hortaz gogoeta egitea eta jarrera baikorrak sustatzea du helburu. Hamabi laguneko multxoekin antolatzen da eta bi oren pasa irauten du. ZABALIK elkartearen xedea da sentsibilisaziorako lehen urrats gisa gaualdi honetarik abiatzea, ondotik formakuntza sail oso bat idekitzeko gai beraren haritik. Hona hemen, tallers horien sortzaileeri BERRIA egunkariak egin berri duen elkarrizketa bat. Ez duda, haatik eman zure izena urtarrilaren 27ko email bidez.
Otsail ostegunak 1997an abiatu ziren eta hemen duzue 2012an Kanaldude telebistak egin zion erreportaia.
Ezin komenta gehio.