Hainbat eskualdeetan, jadanik hedatzen ari den dinamika, Amikuze aldera ere heldu zaigu. Beste ainitz izen edo apelazio ezberdin ditu han hemenka, ta molde ezberdinean lantzen da gune ezberdinean.
Euskararen erabilera Amikuzen arrunt ahula dela ez da sekretu bat, (gutti gorabehera Euskal Herri osoan bezala funtsean). Alta euskaldunak hor gira, batzuek ulertzen dute, beste batzuk hitz egiten dute (kiskun kaskun bada ere) bainan hameka arrazoiren gatik ez dugu erabiltzen.
Hori abiabuntu gisa hartuz gero, gure inguruko berrogoi bat gazte kontaktatu ditugu proposatzeko Mintzapratikari juntatzea. Hau da, bi astetarik biltzea, 5pa6 lagunen artean, pare batek euskara menperatzen duena (mintzalagunak) besteek guttiago (mintzakideak). Oren bat ta erdiz, zoin nahi gairi buruz hitz egitea da helburua. Lotsa gabe, jujamendurik gabe, goxoan…
Gaur, badu zonbait hilabete, bi aste guziz elkartzen girela dozena bat lagun. Guri juntatzeko gogoa baduzu, taldeak osatzeko edo berriak sortzeko, kontakta gaitzazu, plazerrekin harrera eginen dizugu, euskaraz prefosta !!!
Ezin komenta gehio.