KORRIKA HELDU DA ! Eta lehenik Korrika kulturala ospatuko dugu. Amikuzeko elkarte desberdinek, elkarrekin egitarau bat antolatzen dugu, eta hona hemen lehen zerrenda, bat. Xehetasunak berantago jinen dira.
- 2023/11-28 : Joko gaualdia + jantzi salmenta egin zen Aiziritzeko gelan, 40 bat pertsona hurbildu zirelarik.
- 2024/02/16 : Korrika gaualdia eginen da Ezpeletenia ostatuan. Aurten Korrikak « Azterketak euskaraz » ekimena ohoratzen du eta gau hirtan horri buruzko dokumentala eskainiko da, apeitifa eta pintxoak gozatu aitzin. Ondotik kontzertuak Pisoo eta OPH / Txomin Kataloñekin.
- 2024/03/02 : Kantu bazkaria Zabalik-ekoek antolaturik.
Nafarroa Bizirik ekitaldian parte hartu duten guziak gomit dira pesta egun goxo baten partekatzerat.
- 2024/03/10 : Joko eta askari arratsaldea Gaztetxekoek antolaturik adin guzientdako.
- Aurten Korrika Amikuzen pasatzen da gauez gau 2024/03/15ko ostirale goiz partean. Donapaleun iganen da 4ak inguru, Mehainen sarturik 2ak t’erdi inguru eta Arüetik jaliz 5ak t’erdi inguru. Goiz jeikitzale guziak gomit izanen dira prestatuko den askarira : baratxuri salda, arrultze ta xingar, kafe edo xokolet bero, … Nork daki zer atzemanen duen aterbe bero baten pean.
- 2024/03/23 : Elgar-oinak Hazparneko dantza taldearen ikusgarria Ikastolak antolaturik
- Mapa argiztatua : azken urteetan bezala, Kennedy ondoko berinan Korrika nundik dabilen eta nola aitzinatzen den ikusteko parada ukanen dugu.
Eta 2024/03/24an, BAIONAn Korrikaren arribantxa, gaitzeko euforia eta pesta artean.
Orduan, zu ere tenizak jantzi, eta prest izan laster egiteko, pesta eta lillura artean…
Ezin komenta gehio.