Nafar Ateneoak, 6 urte huntan 7 liburukiz osatua den obraren itzulpena burutzen ari du. Urtean bat, eta argitalpena irakurraldi publiko batekin ospatzen da urtero. Iruñea, Amaiur, Orbaizeta, Zangoza eta Altsasutik landa, hona aurten Erriberri eta Donapaleuren aldi dela.
Joan den buruilaren 26an, Zabalik elkarteak Iruñeako Nafar Ateneoa elkartea gomitatu zuen Margarita Nafarrokoaren Heptameron obraren 6. liburukiaren irakurketa egiteko Donapaleun.
Bost mende geroago, literatur obra bizi, bitxi eta bixi-bixia izaten segitzen du. Margarita, Nafarroko erregina, ernazimentuko figura bat da, eta umore eta arrailleria dosi on batekin deskribatu ditu bere garaiko gertakariak. Nobleen eta elizgizonen inpunitate eta gehiegikeriak kondatzen dizkigu, beren peko jendeen bortxaketa, erahiltze eta mota guzietako jukutrien arrosarioa biribilkatuz.
Badu 6 urte Nafar Ateneoak urtero liburuki baten irakurketa antolatzen duela, eta datorren urtean eginen da zazpigarren eta azkena. Donapaleura jitea ez zuten hutsegiten ahal eta 50 bat irakurle aldizka igan dira taula gainera 3 oreneko iraupenean (argazkiak ikus webgunean). Ondotik bazkaldu ziren, Nafarroa eternalari kantu zonbait eskaini, eta hiri zaharraren bisita batekin eguna bururatu.
Zabalik elkarteak eskertzen ditu irakurle eta entzule guziak, Donapaleuko herriko etxea eta auzapeza ekarri laguntzarentzat, ahantzi gabe bere lankide izan diren Nafar Ateneoko adiskideak.
Urtetik-urtera, amikuztar hauek gure historiako gune ahantzi edo gordeak deskubriarazten dizkigute.
Entzun dugunez, beste urterako, gertakari zerbait prestatzen ari omen dute… Adi egonen gira !













































Ezin komenta gehio.