2026ko buruilaren 19an, ibiakoitz goizeko 10etan, Donapaleuko mediatekan
Aritz Ibarra Gasteiztarra ezagutzen dugu Donapaleun, berak baitzuen 2023ko Nafarroa bizirik pesta eguneko afitxa ederra egin.
Berriz dator hemen berak gaztean irakurri nahiko zukeen liburua eginik. Bertan eskaintzen dauzkigu erromatarren denboratik 17. mendea artino, gure herriak bizi izan dituen historiako gora-beherak.
Kontakizun hau garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino (1620).
Azken finean, euskaldunen biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua dugu esku artean.
Buruilaren 19an, goizeko 10etan Aritz Ibarra bera Donapaleuko mediatekan izanen dugu, gure galdeeri erantzuteko, bai eta esplikatzeko nola kausitu duen hain kontakizun arin eta ulertu errexa moldatu duen hainbeste gertakari eta mende barne hartuz.


Ezin komenta gehio.