Helduden buruilaren 28an, ibiakoitz goizeko 9etarik eguerdi arte, 80 lagun aldizkatuko dira Manex Erdozaintzi Etxarten HINKI HANKA poema liburua irakurtzeko buruan-buru Donapaleuko mediatekan.
Gertakari horrekin ZABALIK elkarteak nahi du jakin arazi Manex Liburutegia berriz itzuliko dela mediatekara ondoko egunetan. Alabaina, euskarazko irakurketa bultzatzeko eta poetaren obraren ezagutarazteko parada ezin hobea da ere.
Baina lehenik, helduden ibiakoitzean, buruilaren 21ean, goizeko 9ak 30etarik goiti, auzitegi ohian bilduko dira irakurleak, laguntzaileak eta nahi duen oro, programa hunekin :
– Manexen obraren aurkezpen laburra eginen du elkarteko kide batek,
– irakurleen galderak poemeri buruz edo irakurketari buruz argituko dira,
– Manexen ainitz poema musikatuak izanki, kantu errepika bat eginen da.
Buruilaren 28ko irakurraldia bururatuko dugu alabaina Manexen bospasei kantu elgarrekin emanez, eta ondotik aperitifa batekin bururatuko dugu goizaldia alaiki.
Ezin komenta gehio.