Hemen gaindi gutti ezagutzen dugun taldea, Bizkaiatik heldu zaigu Gibelurdinek. Alta merezi du!! Marxtoaren 14an, segur dantzan eta kantuz ari araziko gaituztela!!
Gibelurdinek musika jo baino, musika bizitzen dute. Ondoko testua irakur daiteke beren webgunean : « Gizarte eredu onek helarazten digun musikaren aurrean, herrien nortasunaren, aberastasun kulturalaren eta gure sustraien defentsarako tresna da herri musika. Berau zabaltzea, gure helburu garrantzitsuenetako bat bilakatu da proiektu honetan, datozen belaunaldiek euren herriko musika ezagutu, dastatu eta gozatu dezaten. Aniztasun koloretsua gris bihurtzen dabil musika globalizatuaren hatzaparpean. Horren lekuko, munduko herrialde desberdinetan musika bera entzuten da dantzaleku eta tabernetan, bertako musika entzutea zail bihurtzeraino… » Eta taldearekin ezagutza doi bat pusatzeko : http://www.gibelurdinek.eu/
Bideo huntan, preziatzen ahalko duzue haien kantuetarik bat.
Ezin komenta gehio.