Martxoaren 14an, Aiziritzen egitekoa den KORRIKA BESTAren karietara, salda lehiaketa bat eginen da. Aste huntan parte hartzekoak direnen izenak bildu nahi genituzke. Huna lehiaketarako apailatu den arautegia :
Nun eta noiz: martxoaren 14an, 15orenetarik harat, Aiziritzeko gelan.
Ekipaka, gutienez 2 presuna.
Denbora: 18orenetan, epai mahainak lanak geldiaraziko ditu. 18ak eta erdi eta 19ak artean epaileek saldak jujatuko dituzte.
Helburua: 5 pinta eltzekari xehatu gabeak behar dira finitzean, 15 jalendako. Ondotik saldua izanen da taloekin.
Antolatzaileek fornitzen dituzte: Kg 1 lursagar, 500g aza, 500g kuia, 4 porru, 5 karrota, 2 tipul, ahurtra 1 ilhar bezperatik trenpatzen ezarriak. aterbea, elektrika, mahainak eta ura.
Ekipa bakotxak behar du ekarri: dupiña handi et ttipiak, hiru zangotakoa bere gasa boteilarekin, arnes ttipiak (xuritzeko ganibetak, …). Ekipa bakotxak ekartzen ditu bere sekretuen perlin pinpin errautsak eta osagaiak.
Araudiak: Libro da fornitu baratzekien erabiltzea edo ez. Edozoin gainerateko osagai erabiltzen ahal da, bakotxak bere sekretuen edo errezeten arabera, salbu bouillon cube idurikoak.
Epaituko dira : araudien errespetia, itxura (koloreak, eab.), usaina, gustua.
Izenen emaiteak eta xehetasunak: Jean-Michel POUCHULU 05 59 65 83 51 edo Jean-Claude MAILHARIN 06 84 17 31 40 jc.mailharin@free.fr.
Bestarat gomita
Arratsaldeko 4etan Amikuzeko haur guzieri idekiko dira ateak, beren arteko joko, kantu eta ikusgarriekin.
7etarik aintzina, salda eta taloekin afaltzeaz bestalde, kantu, dantza, antzerkiekin ahusatzen ahalko gira.
9etan aldiz, kontzertuak izanen dira adin guzieri egokituak diren talde eta musika motekin.
Ez duda, izena eman zuen salda onaren egiteko, edo bestela jin lehiakide kuraiosek eginen dituztenen jastatzerat !
Ezin komenta gehio.