2015ko otsailaren 12an, Pello Zubiria gomitatu dugu, paleodietaz eta apiterapiaz duen ezagutza aurkeztera.
Pello ZUBIRIA Hernaniarra jadanik ikusia dugu Donapaleu aldean mintzaldi bat edo besteren karietara. Gertatzen da ARGIAko kazetaria eritasun kroniko batek joa dela ainitz urte hauetan. Hastapen batean, gu denak bezala, medezina ofizialaren esku eman zen. Haatik, berak dion bezala, internet-ek eskaintzen duen informazio zabalari esker, eta agian bere kazetari senari esker ere, han eta hemengo hainbat eriren esperientzien berri bildu du, eta emeki-emeki berak ere pratikan ezarri bere minak soleitu nahian.
Eta, erranen dauku, martxatzen da ! Izan du hobetzerik osagarrian bi sailetan aldaketak eginez : jateko manera da bat, erleekilako sendabideak bestea. Izen ofizialak baliatzeko « paleodieta » jarraitzen du bere elikatzeko moldean, « apiterapia » aldiz erraiten zaio erleen ekoizpen onekin baina ere pozoinarekin aplikatzen den sendabideari.
Hemen, gehienbat elikadura moldeaz ariko gira. Ideia nagusia da neolitiko ondotik eta azken mendean ainitzez gehiago, gure gorputzek ezagutzen eta baliatzen ez dazkiten molekula ainitz sartu ditugula gure azietetan. Eritsaun « moderno » ainitz molekula « inkonpatible » horien ondorio litezke. Besteak beste. Ondorioz, jateko moldea aldatuz, berriz atzeman ginezake sendabidea, edo sano egoiteko bidea.
Ezin komenta gehio.