2015ko otsailaren 5ean, Otsail ostegunen lehen gaualdira gomitatu ditugu Xebax Christy eta Patxi Bergara, EUSKOA moneta eta I-ENER energia ekoizte koperatifaren arduradunak.
Globalisazio aroak gauza frango aldatu ditu, eta ekonomi ondorioak bortitzago senditzen ditugun bezala, deliberoetarik desjabetuak girela zorrotzago baizik ez dugu senditzen, tokiko nahiz urrunagoko boteregune “ofizialak”, gero eta deusezagoak eta gaindituak agertzen direlarik gai hauetan.
Haatik, tokian tokiko esperientzia batzu sortzen ari dira planeta guzian, mugimendu suntsitzaile horieri beren moldean buru egin nahi dutenak. Diote esperientzia berritzaile edo “iraultzaileenak” 3 alor hauetan gauzatzen direla : tokiko monetak, tokiko energia berriztagarrien sareak, tokiko elikadura sareak. Iparralde huntan ere alor horietan urrats garrantzitsuak emanak dira azken urteetan; Horietarik biren ezagutza eginen dugu gau huntan : EUSKOA moneta eta sortu berri den I-ENER enpresa.
Tokikoak direla dute ezaugarri, baina ez da hortan gelditzen, lurraldearen burugaintasuna bezalako ideia baderamate berekin, ekonomia solidario, iraunkor, jasangarri, ekologiko edo euskalduna ere sustatzen dute… Beren ekintzaren funtsezko arrazoinetaz mintzatzerat gomitatu ditugu. Jokoan zer den ikus dezagun, hemen eta planeta guzian !
Ezin komenta gehio.