Donapaleuko bestak hurbiltzen ari zaizkigula, beste ekimen guzien artetik, gure selekzioa proposatzen dautzuegu hemen berean. Besta horiek egin ahala goxoki pasa ditzagun eta euskaraz ahalaz…
Ostiralean Menuan, Muskuilu ta Lur Sagarrak. Urte guziz ohitura dugun bezala, bestak xerri merkatu ohian hasten ditugu, Amikuzeko Ikastola-ren sustengatzeko manera bat. Giroa segurtatua izaiten da. Tripak untsa beterik segida Aldaka Gaztetxean dugu, Doctor Mephisto blues talde berriarekin. Bukatzeko Kevin Jager DJ-a.
Ibiakoitzarekin, astirian Mutxikoak. Eta ondotik kontzertuak : hasteko Old Schhol Funky Family ! gero Xutik talde famatua eta indarrak gelditzen bazaizkizue, Dantzaldia.
Igande eguerditan, Bertso Bazkaria. Aurten berritasuna, bertsolari eta bertsolarigaien arteko saioa!! (amikuzeko bertso-eskukula present izanen omen da).
Arratsaldean, usaian bezala, merkatu plazan, kantu eta dantza : Bercaits Anaiak – Bidaia – Kalakan – Patxi ta Konpania!!
Besta on oroer!!
Ezin komenta gehio.