Laugarren aldikotz, Baxenabarreko 3 herri elkargoek eta elkarte bolondrosek egitarau bat muntatu dute urriaren 14tik 30a arte, 25 ekitaldi eskainiz eremu guzian. Urriaren 30ean, Baigorrin egun osoko elgarretaratze bat antolatua da hitzordu desberdinekin.
Telethon bati konparatzen badugu, ahul aire emaiten du agian, baina euskararen presentzia bizi publikoan neurtzen badugu, ainitz dela erraiten ahal ginuke.
Alabainan, biziki-biziki urrun gira hizkuntzaren normalisatze arrunt batetik. Egiten diren urratsak biziki herabeak dira, sinbolikoaz satifatzen gira (ez bada espantuka artzen) maiz… eta anartean hizkuntza ura erhien artetik bezala eskapatzen ari zauku, belaunaldi xaharrak hil arau. Gazteak kopuru ttipiegietan eta hein apalegietan euskaraz eskolatzen ditugu eta hizkuntzak dentsitate minimo bat ez du ukanen bere burua erreproduzitzeko.
Helburuen eta baliabideen arteko desoreka hortan gure burua galtzeko arriskuan ari gira beraz Euskararen urtaroa muntatzen, hizkuntzaren kontrakoen indarrak neutralisatu nahiz eta aldekoen indarren sinergia (nihundik ere beharrren heinekoa ez dena) lagunduz.
Huna Amikuzeri doakionez, zein diren proposatu hitzorduak, urri huntan :
– 14an, arratseko 8ak 30etan zineman, « Gaur irekiko ditu ateak » filmaren proiekzioa eta ondotik bi solas egileekin (Argitze eta Zabalik)
– 15ean, arratseko 8etan, Gabadiko eskolan, herriko haurrak eta Pil Pil taldea (Gabadiko herriko etxea eta eskolako burrasoen elkartea)
- 16an, goizeko 9etan, lehengo frantxixkanoetarik, ibilaldi gidatua Izuraraino (Izura Asmeko herriko etxea)
– 16an, arratsaldeko 4etan, zineman, ikusgarria Zarena zarelako dantza konpainia eta Zazpietan lehena jota kantariak (Donapaleuko herriko etxea)
– 17an, 11etan, Amenduzen, haurrentzat pista jokoa (herriko etxea eta Bil ta Garbi)
- 22an, arratsaldeko 3etarik aitzina, Arberatze Berroan, « Etxea eta etxekoak » margo erakusketa eta hitzaldia ondotik 5etan (Arberatze Zilekoako eta Behaskaneko herriko etxeak)
– 22an, arratsaldeko 5etan, Aiziritzen, Xilabako finalerdia, ondotik jateko eta edateko (Bertsularien lagunak, Aiziritzeko herriko etxea, Zabalik eta ikastola)
- 26an, arratsaldeko 3etan, Aiziritzen, margo tailerra haurrentzat (herriko etxea)
- 29an, goizeko 10ak 30etan, mediatekan, Itxaro Bordak bere heroinaren abenturak eta bere gogoetak aurkeztuko ditu, eta Amikuzeko bertsu eskukulako bertsulari aprendizek oihartzunez kantatuko diote (Mediateka, Manex Liburutegia eta Amikuzeko bertsu eskukula)
Ezin komenta gehio.