2012an ospatu genuen Deskonkista eguna Donapaleun. Nafarroa guzian gisa honetako hitzorduak antolatu ziren. Hona hemen orduko klipa. Airosa eta anitza, ikusten duzuen bezala.
Hameka urte berantago, Donapaleun dugu berriz hitzordua jiten den irailaren 9an.
Egunaren egitaraua :
- goizeko 10etan : konferentziak Alvaro Adot, Beñi Agirre eta Peio Monteanorekin (Donapaleuko Bideak gunean)
- 12etan : ekitaldi ofiziala duela 500 urteko estatu nagusien biltzarra oroitzeko, eta beste 500 urterentzat berriz zin egiteko
- 12ak30etan bazkaria Touzaa etxean (25€, izena eman 06.78.22.57.78)
- 3etan, bisita gidatuak herri zaharrean barna. Euskarazkoan, Amikuzeko bertsolariek kantatuko dute.
- 4etan, karrika itzulia, Nafarroa zabaleko hainbat taldeek alaiturik : Amikuze eta Kanboko ziganteak, Baigorriko gaiteroak, Ortzadar Iruñeko dantza taldea, Oinarin Antzuolako dantza taldea, Arizkungo Ezpata Dantzariak, Burgaintzi Amikuzeko dantza taldea, Kilimon joaldunak, …
- 5etan : NAFARROA BIZIRIK ikusgarria. Amikuzeko 44 kantari eta karrika ituzliko dantza talde guzien artean harilkatuko da gure historiaren tragedia gordea eta aldiberean gure populuaren iraupena, mirakuilua dena hainbeste gerla eta traben gainetik, oraino dugun bizi-nahia lekuko.
- astirian jateko eta edateko, Gaitamik Burgaintzi eta Txitxilioek alaiturik
- gauean, dantzaldia GAUERO taldeak alaiturik
Jin gustian, denen artean Nafarroa beti bizirik dela eta xutik bizi nahi dugula erraitera elgarri …
Ezin komenta gehio.