Iparraldeko Hitzak bere 8. orrialdea elkarrizketa luzeen egiteko baliatzen du, astean pertsonai bat. Hango eta hemengo jendeak agertzen dira, dela ofizio ala egiteko arras desberdinak dituztenak. Gure inguruan diren jendeak bekan elakatzeko denbora hartzen baitugu, hemen gustura egiten da beren ezagutza, zertan diren, nola ikusten duten, zertaz aments egiten duten… Lehenago Hoztako artzaintsa gazte batenak, Amenduzeko eiherazainarenak edo Arberatzeko antzerkigile batenak irakurriak genituen. Azkenaldian hiru lagun hauenak irakurri ditugu. Zuek ere gustukoak izanen dituzuelakoan huna laburbidea hemen.
A, eta balia zaitezte, oraino egina ez duzuenek, 24€tan urtebeteko harpidetza eskainia zauzue. Ez da kario, eta balio du. Euskal irakurle bila dabila gure prentsa. Euskal irakurleak bere hizkuntzako prentsa behar duen bezala bere burua hazteko, hauek ere irakurlegoa behar dute bizitzeko deia, hazteko gero. Ez ahantz Berria, Herria, Maiatz, irratiak, Argia, kazeta.info, … eta beste hainbat.
Ezin komenta gehio.