1971an sortu zen ikastola Garruzen. Sei urte berantago Donapaleura jautsi zen oraingo lekurat, baina ez uste bezain errex. Toki hortan prefabrikatu batzu baziren kolegioak abandonatzen zituenak. Prefetak ez zuen onartu nahi izan ikastola hor sartzea. Manifak eta kalapitak izan ondoan, halere sartu ziren. Urteak jin urteak joan ikastolako kopuruak ttarrotuz joan ziren, eta bixtan dena, jada zaharrak ziren prefabrikatu
ak erortzeko mehatxatzen zuten noiz nahi, tokia eskas izaiteaz bestalde. Urte zonbaiten katzaken ondotik, 2001ean ikastola berria estrenatzen zen, hiru laurdenez diru publikoz pagatua eta azken laurdena Seaskako sareak ordaindua, bereziki Herri Urrats bezalako ekimenak dela medio. Legeak debekaturik ere, toki publikoan da ikastola hau, normal den bezala, zerbitzu publikoa egiteaz geroz !
100 haur eskas eskolatzen ditu gaur, ama eskolatik lehen mailaren puntaraino. Amikuzeko ber adin-klasekoen % 10 eta 13 artean nunbait han.
Berrogeita hamargarren urteburua ospatzeko gaurko burraso, erakasle eta ikasle ohiek egitarau aberats bat antolatu dute urte undarra artean, artetik zenbait sorpresa prestatzen ari direlarik.
Hitzordu handia, buruilaren 18ko pesta egunaldia izan da, goizetik euripean korrika Garruzetik Donapaleura, hitzartzeak aterbean baina bustirik hezurretaraino, eta gero bazkaria Aiziritzen, 400 bazkaltiarrekin, arratsaldean giro bero-beroa, dantza eta kanturekin, eta arratsean kontzertuak.
Atxik begi bat ondoko bi gune hauetan, azken berriak hor dilindatzen baitituzte :
https://amikuzekoikastolak50.eus/
https://www.facebook.com/search/top?q=amikuzeko%20ikastola
Ezin komenta gehio.