Aro xirtxila zen Maiatzaren 26ko goizean goiz, justu jendeak ohetik kanpora begiratzeko mementoan, ea balio zuenez Behaskaneko aintzirara joaitea, ala hobe zen bero-beroa mihise pean egonik. Ondorioz, jende gutiago hurbildu zen aurtengo ediziora. Halere, joanb zen andanari, ez zitzaion dolutu, 8etarik aitzina ia ez baitzuen euririk egin Behaskane, Berrueta, Lohitzune, Sorhapuru eta Larribarreko gain eta zoletan.
Aurtengo berrikuntza gainera, norabide lasterketa zen, eta dotzena bat ekipak parte hartu zuten. Gaineratikoetan, izan oinez ala pirripitaz, usatukoaren erdiak zuen parte hartu nunbait han.
Aroa ez zenaurten alde, baina jadanik hitzordua egina da beste urteko, eta ustez aro onarekin!
2019ko ibilaldia igandean dugu, beti bezalaBEHASKANEko aintziratik abiatuz. Lau molde izanen dituzue parte hartzeko : oinezkakoa 11 edo 19 kmekin, pirripitazkoa 32 kmekin, orientazio lasterketa binazka eta haurren korrikleta.
Izen emaiteak 7ak30etan dira, eta abiatzeak 8ak30etan. Eguerditan haurrentzat animazioak izanen dira, taloak eta edateko nahikoa, zango-sagarrak pausatzeko estakuruan.
Xehetasunak eta ibilbideak hemen dituzue:
Ezin komenta gehio.