Burgaintzi taldea lehen partean eta ondotik 0927. ZELDA ikusgarria Zarena zarelako taldearen eskutik. Martxoaren 21ean iganen da ikusgarri hau, Aiziritzeko gelan, 8ak 30etarik aitzina.
Burgaintzi taldea ez da aurkezten hemen gaindi. Amikuzeko hainbat herrietako gazteak eta haurrak biltzen ditu bere baitan eta jauzien eta euskal dantzen jarraipena segurtatzen dute ederki urtez-urte.
Gaualdiaren bigarren partean, dantza ikusgarri berri baten gozatzeko parada izanen dugu. Hona nola aurkezten duten bere egileek :
« 0927. ZELDA ikusgarriak publikoa mundu ilun batean murgilzen du gizarte gai garaikide baten bidez : presondegiak.
Bederatzi dantzari ari dira espazio hertsi horretan, zeldatik, presondegiko korralera edo mintzalekura pasaz, preso izanez senditzen diren emozioak adierazteko, hala nola, haserrea, nortasunaren galtzea, bortizkeria, kanpoarekin lotura beharra etb.
Gai sakon eta gizatiar horrekin, ZARENA ZARELAKO taldea dantza errepertorio arrunt berriari idekitzen da, euskal dantza erreportorioko urratsak dantza garaikidera pasaraziz; bere estiloa sortuz, gaiarekin arras kohesioan.
Pascale Lascano-ren eskutik. »
Ezin komenta gehio.