Abenduaren 3an, Euskararen eguna, Amikuzeko ikastolan ere ospatu dugu
Euskara ikastolaren hizkuntza izaiteaz gain, oroitu behar dugu zein inportantea den ere etxen erabiltzea, familian, bai eta ere herrian auzoekin, lanean edo lagunekin. Hola dugu gure hizkuntza biziaraziko, 365 egunez, aurtengo lemak zion bezala. Donapaleuko ikastolan, « euskararen zuhaitza » egin dugu, Zabalik-ek egin zuen bezala orain duela zonbait aste, elkarteen egunaren karietara.
Hosto koloretsuak eman dizkiogu gura arbolari.
Haur, burraso eta erakasleek zuhaitza apaindu dugu, bakotxak gure hitzekin eta marrazkiekin. Huna besteak beste ze irakurtzen ahal ginuen : « Euskara jalgi hadi plazara, euskara maitatu, euskara beharrezkoa da, euskara hizkuntza polita da, euskaraz mintzatu behar dugu, Donapaleun euskaraz bizi nahi dut, euskarak alai ezartzen nau, gure altxorra da, euskara dinosauroa bezain handia da ! ». Arbola hunek gure ikastola edertuko du 365 egunez eta gehiago ere.
Eta gogoan izan dezagun, zuhaitzaren itzal gozoa baliatzeaz bestalde, berak eman fruituak ere jan behar ditugula, eguberrikari gainera oparitzeko parada ere baitago. Ulertua zinuten, itzal gozoa komunitatearen babesa izanen da, eta fruitua kultur aberastasuna…
Ezin komenta gehio.