Larunbateko programa gehiena ezabatua izan da, goizeko petanka lehiaketa eta lasterkaldia, bai eta arratsaldeko « tout roule » famatua, gatz eta biper kotsia ekartzen zuena bi irri eta trufen artean. Dena den, gaztetxeak azken minutuan trikikantu poteo bat antolatu du, alaitasuna eta umorea ezartzeko Donapaleuko karriketan.
Ibiakoitzeko egitaraua :
– 5etan : Trikikantu poteoa Gaztetxearekin
– 7etan : Mutxikoak Amikuzeko txarangarekin
– 11etan : Monty Picon eta Berrigood
– gaualdi osoan fanfareak han-hemenka
– afterra : gaztetxean
Ezin komenta gehio.