Urtero bezala, ALDAKA gaztetxeak bertso bazkaria antolatzen du, eguerditan zerri merkatuan.
Amikuztar bertsozaleentzat, ezin hutsegina den hitzordua bilakatua da igandeko hau. Erran behar da bazkaria ere hauta egiten dutela, eta kaferako, normalean giroa berotua da polliki. Orduan hasten dira bertsolariak, gai-emaile batek gidaturik. Jakin dugunez, aurten gaiak Amikuzeko bertso-eskukulakoek apailatzekoak dituzte. Egia da jada gertatu dela gaiek berek komentario zenbait eginaraztea, bezperako substantzia psikedelikoek eraginik edo, elefante arrrosa batzu ikusten baitzituzten pasatzen gaia emaiteko mementoan. Aurten beraz, ikusirik talde lana serioski hartua dutela batzuek, badakigu zerbait arin, umoretsu eta behar-bezalakoagoa izanen dugula (ikustekoa da halere).
Aurtengo bertsolari gomitatuak 3 dira eta denak gazteak : Maddi Sarasua Itsasukoa, Maddalen Arzallus Hendaiakoa eta Battitt Crouspeyre Baigorriarra.
Ondotik bestak Abere merkatuan jarraikiko du.
Igandeko egitaraua xehean-xehe :
– 12tan, Bertso bazkaria
– 5etan, zirko ikusgarria « za karton awaxinton »
– ondotik kantaldia : Dje Baletti, Petti eta Kriolinak taldeekin
– afterra gaztetxean
Astelehen eta asteartean ere, bestek segitzen dute, kirol, mutxiko eta dantzaldiekin. Haatik aurten eta su artifizialik izanen Biduza bazterrean.
Ezin komenta gehio.