Bi urtetarik egiten den urtaroa berriz hor dugu. Amikuzen ere zenbait proposamen eginak zauzkigu.
Bizkarsoro filma eta mahai-ingurua : Donapaleuko zineman azaroaren 23an, 18:00etan. Eusko monetak antolaturik. Mahain inguruan parte hartuko dute Idurre Eskizabel eta Ttittof Betbederrek.
Itzulera antzerkia Dejabu konpainiarekin : Donapaleuko zineman, azaroaren 28an, 20:30etan. Kitzikazank eta Zabalikek antolaturik. Xehetasunak beherago.
Donapaleuko bisita gidatua euskaraz : azaroaren 28an, 13:30etan. Turismo bulegoak antolaturik. Izenak eman 05.59.65.71.78.
Oihaneko pianoa ikusgarria, eskoletako 3 eta 6 urteko haurreri zuzendua : Patrick Larralde eta Etxe-ren eskutik. Azaroaren 28an, 10:30etan eta 14:00etan zineman. Donapaleuko herriko etxeak antolaturik.
Haize beltza nobelaren aurkezpena Amaiur Epherrekin. Donapaleuko mediatekan, azaroaren 29an, 10:00etan. Ikus xehetasunak beherago. Zabalikek antolaturik.
Bestalde, Amikuzeko poloan, hautetsien bilkura euskaraz eginen da azaroaren 26ean.
ITZULERA
Dejabu Konpainiaren Itzulera komedia honetan, hiru kideek, Ainarak, Urkok eta Mirenek, Mexikora egiten duten bidaia kontatzen daukute. Beren eguneroko gorabeherak jarraikiko ditugu umorez !
Sartzea lekuan berean. 15 €usko.
Ikusle baten komentarioa : Antzerki hau Cancuneko hondartza xurian edanen duzun cocktail paregabea da. Koloretsua bezain tronpakorra. Bainan lasai, ez dizu nehondik ere buruko minik emanen, arin eta alai sartuko zira etxera pentsatuz : «zoin epela den azaroko haizea Mexiko aldean! »


Ezin komenta gehio.