Poeta mediatekara itzultzen da. Urte bat eta erdi Manex liburutegia Donapaleuko mediatekatik jalia izan dela. Larrazken huntan, berriz bere batara itzuli behar luke, eta horren ospatzeko, ZABALIK elkarteak Manex ERDOZAINTZI ETXART, Donapauldar poetaren HINKI HANKA liburuaren irakurketa publikoa antolatzen du. Horrela dira datorren ibiakoitz goizean, irailaren 28an, 9etarik eguerdi arte, 80 lagun aldizkatuko mediatekan botz-goraz poemen irakurtzeko behatzaileen aitzinean. Proposamena gogotik onartu dute parte hartzaile guziek eta elkarteak pentsatzen du egintza horrek euskarazko irakurketaren bultzatzeko ere balioko duela.
Eguerditan ekitaldia bururatuko da deneri eskainia izanen den aperitifa baten inguruan. Karia hortara, Manexen poemekin moldatuak izan diren kantu zenbait, elgarrekin kantatzeko parada izanen da.
Horra euskal kultura eta bereziki literatura, ohoretan direla Amikuzen, non eta mediatekan. Ez zitaiken bestela izan, eta ZABALIK elkarteko kideak arras satifos dira beren pazientzia dela medio, gai honek aterabide egoki bat izaten ari duelako.
Ezin komenta gehio.