Buruilaren 28an mediatekara hurbildu zirenak, izan 80 irakurleetarik zirelakotz, ala poemen irakurraldia entzun nahi zutenak izan, denak ados ziren erraiteko zinez gozatu zutela. Manex Erdozaintzi Etxarten poesia gure buruaz, gure munduaz, gure ametsez eta gure ezinez mintzo baitzauku, bihotzetik bihotzera, eskutik hartuta, haur denborako oroitzapenetarik haste, helduaroan diren grina eta buru-hausteeri ihes egin gabe… eta hori dena, gure herri ukatu, ahantzi, isilduaren tempoan !
Kanpoan eguzkiaren pean errerik, ala mediatekako balusezko giroan, denek preziatu genuen 3 oreneko ekitaldia. Bukaeran argazki eder bat harturik, aperitifa hartu genuen itzalean, Manexen poema batzu kantatuz indartsu eta alaiki.
J Mixel Puxulu ZABALIK elkarteko presidenteak bere hitzaldian zion bezala, alde batetik ederra da, bide (chemin) nekeetarik iganak izanagatik, mediatekara berriz itzultzeko mentura izaitea, eta bestetik are ederragoa holako ekimena kausitzea, horrek berak erakusten baitu hain segur geroan ere segida bat izanen duela. Anartean, ez duda, irakur, eta irakur euskaraz, prefosta !
Zabalik elkarteak eskertzen ditu bihotz-bihotzez ekitaldian beren laguntza ekarri duten guziak, 80 irakurleak lehen lehenik, baina ere Mediatekako langileak, Mendive patizeria, Arberatzeko herriko etxea, argazki egileak eta bereziki Elisabeth Miremont talde argazkiarentzat.
Ezin komenta gehio.