Korrika lantaldeak animazio zonbait prestatu ditu martxo huntako.
YEZHOU bretaindar filma, martxoaren 12an
Helduden asteartean, martxoaren 12an, arratseko 8ak30etan, YEZHOU dokumentala proiektatuko da DONAPALEUko zineman.
Morgane Lincy, filmaren egilea, mundu zabalean gaindi ibili da hizkuntz gutiagotuetako lekukotasun bila : han eta hor.
Bera hor izanen dugu filmaren ondotik zuen galdereri ihardesteko.
Filma bretoindarrez izanik, zuzenezko itzulpen bat segurtatuko da mikrotik euskaraz. Frantsesezkoa ere segurtatuko da beharriko xuxurlaz.
KANTU BAZKARIA 03/24an
Duela 2 urte bezala, DONAPALEU Pinkenia (edo Bakearen) ostatuan, kantu bazkari bat antolatua da. Han zirenak oroit dira eguerditik zazpiak arte, gelditu gabe kantua kantuaren ondotik arizan zirela… Artetik, bazkari goxo bat eginez gainera !
Kantuen hitzak proiektatuak izanen dira paretetan, ariketa zinez errexten baitu horrek berak. Musikari lagun Laura Perez eta Kuntzulu hor izanen ditugu ere.
Bazkaria 22 €tan da, eta izena eman behar da aski goizik edo imeil honi erantzunez edo J Claude-i deituz : 06 84 17 31 40.
POTEO ALAITUA 03/29an
Ostirale astirian, 6ak30 7etarik aitzina, DONAPALEUko merkatu tokitik aitzina, KORRIKAko poteo alaitua izanen da ostatuz-ostatu eta karrikaz-karrika, MUSUTRUK txarangarekin.
Beste ekimenetan :
Jadanik badakigu KORRIKA TTIPIn Amikuzeko 400 haurrez goitik parte hartuko dutela.
Izanen da ere, azken aldietan usatu giren bezala, KORRIKA egunez egun segitzeko mapa argiztatu erraldoi bat turismo bulegoan.
Apirilaren 4an iganen da KORRIKA DONAPALEUn, goizeko 10etan. Goizetik hasiko da pesta eguna, eguerditan bazkari batekin eta arratsaldean animazioekin.
Ondoko egunetan xehetasun gehiago.
Ezin komenta gehio.