Hondarkinak arazo dira. Nola desagerraraz sobera gosta gabe eta gure ingurua eta osagarria funditu gabe ? Gipuzkoa aldean, duela bospasei urte Usurbil herrian (6000 biztanle) atez ateko bilketa sistima abiatu dute. Plan ofiziala erraustegia egitea zen eta beraz, zikin guziak nahasirik biltzeaz ez ziren axola. Usurbilgo esperientziari jarraikiz, hainbat herrik bide bera hautatu dute : atez-ateko bilketa, erran nahi baitu astelehenetan papera, asteartean ferlankak, astezkenetan organikoa, ostegunetan basokiak, … Lehen % 20 birziklatzen bazuten, gaur % 80a inguru egiten dute sistima horrekin Gipuzkoako 140.000 bizitzaleek jadanik. Gisa hortako aldaketak ez dira debate eta zailtasunik gabe eremaiten, eta zaborrena delarik gaia, pentsa nolako arrangura, beldur, panika, … gainditu behar izan dituzten. Berriki, Gipuzkoako erraustegi proiektua ehortzia dute, bilketa selektibo horien ondorioz ez bailukete aski birziklatze errefus ukanen labe baten bazkatzeko. Hondarkinen biltzeko moldea aldatzeak ekologian eta gosta sarian eragina badu, ez dira ere gutiestekoak jendearen baitan eragiten duen autonomia eta eragin ahalmena.
Pello Zubiria eta Malores Etxeberria Hernanin Zero Zabor taldekideak dira. Esperientzia horren poz, neke, esperantza eta lorpenen lekukotasuna ekarriko digute.
2014/02/09
Ezin komenta gehio.