Testo honek esplikatzen du zein izpiritutan antolatzen dugun « zergatik ez ? » ikastaldia otsail huntako laugarren ostegunean. 20 lagunek izena emana dute gaurkotz, 4 leku gelditzen dira oraino. Fite, izena eman zazu !
Pasatu gira atzo euskara zakitenek ukatzen zuten egoera batetarik, gaur euskara ez dakitenek aldeko eleak dituzten egoera batetarat. Artean, hizkuntza beti galtzen ari da.
“Hastio / Maite” arrazoinkatzeak ez dauku hizkuntza berpizten laguntzen. Erabileraren arorat hupatzea izan behar dugu helburu.
Baina helburu hori ezin da izan “hel buru”, mementoko pratika bat baizik. Gure egiteko moldeak galdezkatzea erran nahi du, inertziak konplexak errexkeriak, gure burueri emaiten ditugun aitzakiak, itzulipurdikatzea…
Gure buruari harrika arituz ere ez gira urrun joanen. Engoitik hizkuntzari diogun ikuspundua da aldatu behar duguna, gaia ikusteko dugun luneta parea kanbiatu.
Zer erran nahi du ? Ahalgea den lekuan konfiantza, beldurra den lekuan lasaitasuna, konplexa den lekuan naturaltasuna ezartzea dela jokoan. Baikorki, argumentu pare bat sakelan, komunitate baten parte izaiteak emaiten duen indarrez kargaturik, konbikzioz eta … euskaraz, urrats frango egiten ahal duela bakoitzak, autoestima azkartu, bide berriak ireki, mundu bat deskubritu eta hazten parte hartu.
ZABALIK elkartearen xedea da sentsibilisaziorako lehen urrats gisa Otsail Ostegun hauen azken gaualdia gogoeta haueri dedikatzea. Ondoko hilabeteetan formakuntza hau luza ginezake bi sail hauek barnatuz : soziolinguistikaren oinarrien ezagutza, hizkuntza eta kulturgintzaren arteko harremana.
Ezin komenta gehio.