Eñaut Etxamendi ez da gehiago aurkezten. Ezterentzubin sortua 1935ean, erakasle – baratzezaina gizon engaiatua izan da gazterik. 1960 urteen inguruan, peritzen eta ura eskutik lerratzen den bezala desagertzen zohan Euskal Herri baten aitzinean, besoak dilindan egoiteko partez, barneko sua eta gogoaren oldarra plazaratzen eraman du bizi guzia. Belaunaldiak harrotu eta markatu ditu olerki edo elaberrien bidez, eta alabaina ahantzi gabe uzten ahal ez ditugun solasaldi zirimolen buhako eta airaldiz…
Eñaut Larralde bere bidelagunarekin, herri huntako plaza gehientsuenak kurritu dituzte, melankoliarekin batera oldarra,
eta doluarekin batera bizi nahia orroaz kantatuz, hurubiaka beharrez…
Maiatz argitaletxeak bere idatzien 6. liburukia publikatu berri du. Horren karietara, mithindarrak moldatu kantuen bidaia egin nahi ginuke berriz. Nola sortu zituen, ze kontestutan, aire eta hitzen egiteko ze molde erabili du sortzaileak, artistaren erreferentziak zoin dira kantugintzan, … horra xilatzera entseatuko giren sekretuak.
Etorriko direneri gomendatzen dugu Maiatzen argitaratu liburua edo Antologia diskoetako liburukia jarraikaraztea, salbu gogoz balazkite denak, hain segur harat-hunatka ibiliko baititugu gaualdi horretan.
Kantuz hasi eta finitzeko bistan dena!
2014/02/02
Ezin komenta gehio.