Donapaleuko bestak hurbiltzen ari zaizkigula, beste ekimen guzien artetik, gure selekzioa proposatzen dautzuegu hemen berean. Besta horiek egin ahala goxoki pasa ditzagun eta euskaraz ahalaz… ![]()

Ostiralean Menuan, Muskuilu ta Lur Sagarrak. Urte guziz ohitura dugun bezala, bestak xerri merkatu ohian hasten ditugu, Amikuzeko Ikastola-ren sustengatzeko manera bat. Giroa segurtatua izaiten da. Tripak untsa beterik segida Aldaka Gaztetxean dugu, Doctor Mephisto blues talde berriarekin. Bukatzeko Kevin Jager DJ-a.
Ibiakoitzarekin, astirian Mutxikoak. Eta ondotik kontzertuak : hasteko Old Schhol Funky Family ! gero Xutik talde famatua eta indarrak gelditzen bazaizkizue, Dantzaldia.
Igande eguerditan, Bertso Bazkaria. Aurten berritasuna, bertsolari eta bertsolarigaien arteko saioa!! (amikuzeko bertso-eskukula present izanen omen da).
Arratsaldean, usaian bezala, merkatu plazan, kantu eta dantza : Bercaits Anaiak – Bidaia – Kalakan – Patxi ta Konpania!!
Besta on oroer!!

![bertso gaztetxe[2]](http://zabalik-amikuze.eus/wp-content/uploads/2016/07/bertso-gaztetxe2-212x300.jpg)
Ezin komenta gehio.