Oier ARAOLAZA antropologo eta dantzariak xehean-xehe agertu zaukun emaztearen lekua nola aldatu zen 20. mende hastapenean, eta nola orduan plantatu ereduak oraino gaur irauten duen gehiengoan. Labur erraiteko, 19. mendea arte Segi irakurtzen →
Monthly Archives: mai 2019
J Mixel Bedaxagarren hitzaldia Xiberoko musika, dantza, kantuaz, Maiatzaren 18an
J Mixel BEDAXAGARrek ahoa xabal-xabalik atxiki du maiatzaren 18an, mediatekara hurbildu den jendalde pollita, Xiberoko dantzak eta musikak azken 200 urteetan bizi izan duen bilakeraz ekarri xehetasun andanarekin. Bilaketa lan gaitza Segi irakurtzen →
HERRI ZATITUA ETA EUSKARA hitzaldia Maiatzaren 17an
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZek antolatu hitzaldi sorta ALDAKA gaztetxeak ekarrarazi du Donapaleuraino. Eneko BIDEGAIN, erakasle eta idazleak ‘Hizkuntza eta Lurraldea’ bere liburuko solasak aurkeztu zizkigun, ongi neurtu eta landu hitzaldi batetan. Artetik Segi irakurtzen →
‘Soinujolearen semea’ filma Donapaleun, maiatzaren 9an
Euskal zinemaren loraldia deitzen den garai hauetan, pozten gira Donapaleura ere heltzen baitzaizkigu berrikuntzak, noiz edo noiz egia erran, baina doi bat erregularki halere. Eskaintza ari da egiten, publikoa egin behar Segi irakurtzen →
‘Iheslari poetikoak’ antzerkia Aiziritzen, maiatzaren 7an, 20:30etan
ETXEPAREko Lizeoko ikasleek, Arantxa Hirigoien beren irakasleak idatzi eta elgarrekin landu antzerkia AIZIRITZEko gelan aurkeztuko daukute maiatz 7 honetan, astearte arratseko 8ak30etan. Urtez-urte antzerki berriak eskaintzeko usaia hartzen ari dute, eta Segi irakurtzen →