AsisKoren teleberri grafiko berria dugu eskuen artean. Fikzioaren estakuruan -Robinson Crusoe eta Ostiralen arteko harremanen berrirakurketa da liburuaren ardatza- gure buruaren parodia kritikoa marrazten dauku. Alabaina, asmatu beharko zinuten, gu Ostiral gira, gu hori herri ukatu gisa identifika gintezken banakako horiek guziak girelarik. Eta mirailaren parean ezartzen gaitu zikili sortzaileak : autoestimu kaxkarra, erdaldunarekin sumisioa, populu bat beti eskean dabilena… Alien-nazioa, ororen buru, bere hitzetan. Eta karikaturatik haratago, ildo politiko argia planteatzen dauku : emantzipazio mentala dukegu lehen urratsa emantzipazio nazionalera buruz jotzeko… ez gira txipiak, ez gira inoren barne-afera, ez gira estaturik gabeko herria… eta sustut, ez dugu baimendu gure buruaren kontrako bahimendua. Solasaldi-eztabaida honetan ikusiko dugu independentzia ez dagokiola zientzia fikzioari, baina zientzia politikoari. Egingarri ezezik, nahitaezkoa.
Agian, Katalunian azken 5 urteetan bero-beroan gertatzen direnen ulertzeko balioko dauku, eta agian gurean gertatzen diren beste hainbaten irakurtzen lagunduko gaitu. Dena den, gauzak buruan hasten direla erakutsi nahi dauku, bakotxarenean, eta burutzen badira edo ez badira, buruan egin beharrezko aldaketak egin edo egin ez direlako izan daitekela…
2012an, Deskonkista eguna antolatu zen Donapaleun, Nafarroa bizirik ekimenarekin eskuz-esku. Jada orduan, talde bultzatzaile arin hartan partaide izan zen Asisko ere. Nolazbait, 2018ko otsailaren 22an, hor dugu berriz gure artean, orduko ideiari mamia emanik, marrazki hitz eta konzeptu-joko erauntsi batean.
Ezin komenta gehio.