Giren lekurat helduak girela, eta dugun mundu hau dugula begipean, bi galde egin daitezke :
-
Nola kendu zieten laborariei etxekoen janari guzia ekoizteko posibilitatea ?
-
Nola, merkatuan sartuz, laborantxa kutsatzailea bilakatu zen ?
Behorlegi Intxauzpean, Odei Bimboire eta Gorka Torreren familian, behar dituzten janari guziak etxekoz-etxeko egiteko helburuarekin, beren esperentzia daramate. Alde pratikoan, beren hautuak ainitz jakintza eta espregu lantzea erran nahi du, eta alde filosofikoan berriz, erroak bezain abarrak luze dituen kausa-ondorioen soka txirikordatzea asmo ditu. Huna beren erranetarik, laborantxa mota hunen helburuak bat bestearen segidan emanak hemen berean :
« kutsadurarik ez sortzea ; beroketa klimatikoa ez eragitea ; etxaldeko energia naturalak erabiltzea ; lan tresna sinple eta ez motorizatuak erabiltzea ; hirien haunditze katastrofikoari aurre egitea ; planeta desegiten ari den gehiegizko haragi kontsumoa txikitzea ; jaten ditugun abereak guhaurek hiltzea ; merkatutik ateratzea ; merkatuak desegin dituen auzolana eta biltzarrak berreraikitzea ; Euskal Herritarren independentzia eraikitzea ; lan kantitatea gutxitzea ; landa eremuen estetika berreskuratzea ; landareen hazkuntzaren edertasunaz gozatzea ; bioaniztasuna garatzea ; hazien kontrola osoa berreskuratzea ; haurrentzat hezitzaile izatea. »
Hitzaldi teorikoa, etxekoen janari guzia ekoizteko bidean den etxalde baten esperientzia praktikoen aipamenarekin batera eginen da.
Agian, « garapenak » ezarri eta ezartzen ari gaituen ateka gaixtotik jalitzeko xendrak ezagutzeko balioko du gaualdi hunek.
Ezin komenta gehio.