Kanaldude telebistak 2016ko libertimenduko laburpen hau eskaintzen dauku.
Aurten ere, irri eta gozamen frango ezagutu zuen Donapaleuko abere merkatuko plazak. Dantzariek beren ofizioa ederki segurtatu zuten, zirtzilek sorpresa gozoak ekarri, bertsolariek pollitak bota zituzten eta musikariek ixil-ixila -erran badaiteke- berena ekarri. Ahantzi gabe ikusle kopuru eder hori, aro ederra lagun, adi-adi eta konplize lanetan bere gazteriari esku-zartaka.
Ohargarria izan da, besteak beste, bazkaritik landa ze show ikaragarria eskaini zuten Gillen Hiribarren eta Battitt Kruspeirek, mahai itzulia egin zutelarik bertsotan, segidilla eta guzi.
Gauean berant finitu ziren aurtengo ihauteriak, eguna untsa bete zelako sendimenduan mainaturik.
Ezin komenta gehio.