Hona ze joko proposamena ukan dugun uholdeak karakoldu daukun gure adixkide « Lapiotze »ren ganik.
« Hiru hilabete pasatu dira, bazterrak garbituak dira, naturak gaina hartu du eta iragan uztaileko uholdearen zauriak emeki emeki desagertzen ari dira. Lehen aldikotz, egun hartan hartu nituen argazkien so egitera menturatu naiz. Karakoil familia (alaba, ama, aitaxi) hunen ihesaldia behatuz, zainak lasaituak, irriño bat ezpainetan beldur ikara baten ordez, ene baitan ari nintzen:
- Mürru aztalean ura 8 orenetan hasi da kurritzen. Argazki hori hartu dutalarik, oren laurden batez, 1,20 metroko goratasuna hartua zuen etxe aintzinean.
- Aintzinean den karaloila 1,80 metroko goratasunean da, segitzen duena 40 zm gibelago, azkena 5 zm du atera dela uretik.
- Lehen karakoila uretik ateratu da 8ak eta 20 minutetan.
- Argazki hori hartu dutalarik 8ak eta erdiak ziren.
Bat batean, ximixta bezala, kaskorat jin zaazta ebidentzia batzu! Orai badakit zonbat denboraz, karakoil bat, hatsa hartu gabe ur pean egoiten ahal den! Karakoil bakotxaren kurritzeko abiadura karkulatu dut aise! Berehala ikusi dut zoin zen arra eta zoin zen ürrixa!
Eta zuek irakurleak, hatzemanen ahalko duzueia ote? Zuen emaitzak igorzkitzie artikulu huni komentario bat gehituz. Arrapostu hoberenak (ez baitezpada xuxenenak…) saristatuak izanen dira.
Bonus: (xehetasunetan sartuz) estrezatua zelakuan karakoila, ur pean zuen abiadura airean duena baino%20 goragokoa da. Zein ote da abiadura hori?
Zuen zerbitzuko,
Lapiotze. »
Ez dauku entrealeko buru berotzea proposatzen gure gasteropodozaleak. Ea zuetarik norbaitek erantzun zerbait moldatzen dion !
Ezin komenta gehio.