ZABALIK elkartearen Biltzar Nagusia
Gure elkarteak dizkizu helarazten berri hauek. Amikuzen euskararen presentziaren azkartzea da gure xedea. Euskara elkarte bezala definitzen du bere burua elkarteak. Hizkuntzidio bat bizitzen dugu eta horren aitzinean hiru lansail jorratzen ditugu :
- euskalgintzako elkarteen arteko harremanak azkartzea,
- euskaraz bizitzeko mementoak proposatzea,
- instituzio eta bestelako taldeekin, gaia partekatzea, sentsibilizatzea eta euskarari eremuak irekiaraztea.
Ezagunak dira sail anitzetan eramanak diren gure ekintzak, eta ondoko urteetan, jada abiatuez bestalde, hiru sail nahiko genituzke landu :
- Amikuzeko euskalgintzaren saretzean barnatzea : elkarte bakotxa bere eguneroko egitekoetan irentsia da, eta noiztenka zen da burua altxatzea eta so egitea lurralde huntan gure helburu zentralak, euskararen normalisatzeak, ze indar edo bultzada merezi luken, bakotxaren indartzeko eta lurralde berriak irabazteko.
- Formakuntza eta gogoeta : duela 12 bat urte bezala, formakuntza sail bat eraman nahi da, hizkuntzaren galtzea eta irabaztearen jokoak, leku berean bi hizkuntzen arteko trataera desorekatuak eta norbere baitan sortzen diren ezintasunen hobeki ulertzeko gakoak partekatzeko. Helburua da gure komunitateari segurtamen gehiago emaitea eta bidea egiteko indarrak biltzea norberak bere munstroekilako bake bat egin ondoan.
- Euskara hutsezko aisialdia zentro bat : aspaldiko xedea berriz azaleratu da aurten. Burraso gazte talde batek helburua gauzatzea bere esku hartua du. Ezinbestekoa da haurrek eskolaz kanpoko jardueretan euskaraz bizitzeko parada intentsoak izaitea. Aisialdi zentro imertsiboa lehen urrats bat izanen da xede horri buruz.
Administrazio Kontseilua berritu da, bi kide berri sarturik jali diren beste biren ordez.
Adi egon, ondoko egunetan ere, zuen eskukaldien eske jinen baigira hain segur ere, hemen aurkeztu asmoen burutzeko.
Atzo bezala, bihar ere !
Ezin komenta gehio.