Irailaren 20an Itsasun hasiko da, eta 12 saio jokaturik azaroaren 16an Izturitzen bukatuko da xapelketa hau. Amikuzekoentzat, saio bat iganen da Amenduzeko eiheran, urriaren 11an, bertso afariarekin, astiriko 7etarik goiti. Nazan ez erortzeari kasu eman beharko da haatik ! ;o))
Tokiko Eskukula taldeak hor jokatuko du bere bigarren haitada. Lehena, buruilaren 21ean, ibiakoitzeko 7etarik aitzina duelarik Hazparneko Bob’s beer enpresan.
Lehen fasean 9 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik.
Aldi guziez 2 talde lehiatuko dira, eta finala aitzinekora arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izanen dira epaile.
Zato zu ere zure lagun, ezagun edo herrikideak, sustengatzera, irri egitera eta txaloak jotzera… zu gabe ez baitira deus!
Huna, bixta ona dutenentzat, egitarau osoa hemen :
Ezin komenta gehio.