Ederra izan da aurten ere Santibate gaua. 50 bat gazteek DONAPALEU herriko zoko-mokoak ikertu dituzte. Zahar-etxean zuten lehen halta. Han zintzurrak berotu ahal izan zituzten lehen tragoak eta lehen ahamenak irentsiz, bai eta ere egoilierrekin kantu zonbait emanez, bertsulariek bota bertsuen artetik.
Ondotik, ostatuz-ostatu ibili ziren lehenik Gozo-Gosen, gero Xabienian, Pinkenian, Lakoztenian, Trinketean, Platanetan finitzeko. Hantik landa, oraino egarriño bat zutela eta, gaztetxera joan zen banda alaia.
Santibate, neguaren eta gauaren ospatzeko besta ederra da, gazteria elementu basenekin berriz konektatzen dituena, baina ez bakarrik hori, kantua, bertsoa, elgarren arteko giroa eta tripa-jokoa esperimentatzeko laboratorio ezin ederragoa baita. Agian luzaz !
Eta orain, LIBERTIMENDUAren aldi. Otsailaren 16an, ospatzekoa dute, igande goizarekin. Ez dakigu xuxen gairik aski izanen dutenez zirtzilek, aurten bestenaz ere, baina konfiantza egiten diegu, zerbait jaliko dutelakoan han edo hortik. Dantzariak ere karraskaz antrexantetan ari omen dira, eta aurten gainera nexka bolantentzat jauntzi berri bat proposatzekoa digute, dena argi eta kolore.
Atxik oraitik eguna, eta ondotik usatzen den bazkarian parte hartzeko, deitu edo mezu bat bidali zenbaki honetara : 06.81.51.96.83.
Hona ze afitxa jalia duten egunerako :
Ezin komenta gehio.