Aste guzietako kurtsoez bestalde, astiriz ala egun betez, larrazkenea eta primaderan, gau-eskolak ikastaldiak antolatzen ditu. Hona maiatzeko ikasleek nola kondatzen daukuten beren ikastaldia. Zinez, ikusten da urrats haundiz hizkuntza berria menperatzen ari dutela. Kurutzatzen baditugu, eman dezaiegun lehen hitza euskaraz, eta ez egin pazientzia eskasa erakusten duen keinurik, ez xuxendu hutsak… Atrebitzerat utziz, erranaldiak osatzen utziz, emeki-emeki beldurrak eta hutsak desagertuko dira. Euskaldun zaharrek badugu zer egin ikasten ari direnen laguntzeko, hortik jinen baitira euskaraz bizitzeko egunero beharrezkoak ditugun euskaldun berriak.
« Maiatzaren 12tik 16ra ikastaldian parte hartu genuen. Orotara, bederatzi ikasle ginen.
Gurekin Maylis, Yves eta Beñat baziren eta fite fite klasean integratu ziren, oso maitagarriak zirelako. Berrikuspenak egin genituen: zehar estiloa, konpletiboak, nahi izan, ahal izan eta abar.
Lehen egunetan, Mariren etxean jan genuen. Goxoa zen elgarrekin jatea. Milesker handi bat zuri, Mari.
Eta umore onean lan egin genuen.
Gure osteguneko ateraldia ongi prestatzeko, mendiari eta arriskueri buruzko bideo bat landu genuen.
Ostegunean, aroa lagun, Holtzarteko zubira joan ginen.
Bederatziak eta erditan, hitzordua Mauleko plazan finkatu genuen.
Holtzarteko zubian ginelarik, jan genuen eta kurtsoak egin genituen.
Nahiz eta Pierino eta Yves burxoratzen ziren, hala ere zubia zeharkatu zuten.
Zubia zeharkatu eta gero, Bixentek lan eginarazi gintuen ahoz eta idatziz.
Batzuk eguzkitan egon ziren, beste batzuk itzalean.
Atxeman genuen ibilaldia polit-polita zela bainan zaila zela. Kurtsoa kanpoan egitea oso gustatu zitzaigun.
Klasean, rol joko bat egin genuen, beste ikasleeri gure herria deskribatzeko eta deskubriarazteko.
Hori asteazkenean egin genuen eta azken egunean, hots ostiralean, finitu genuen.
Astea ongi bukatzeko, Donapaleuko « Lakoztenia » jatetxean elgarrekin jan genuen.
Donapaleuko ikastaldiko ikasleak
Filipe
Maylis
Pierino
Mari
Beñat
Kati
Yves
Mado
Mylène »
Ezin komenta gehio.