Azken 5 urteetan abiatu abenturak, aurten ere izanen du bere jarraipena. Jakin dugunaz helduden otsailaren 23an iganen da libertimendu eguna. Beti bezala, segeretu handian lan egiten dute Amikuzeko gazteek, bainan jakin ahal izan dugu aurten igandeko bazkaria eta bazkalondoari indar gehiago eman nahi diotela, pesta eguna denen pesta ere izan dadien.
Santibate eskea aldiz, otsailaren 8an eginen da. Hau hirugarren aldikotz eginen da Donapaleuko karriketan gaindi, ostatuz-ostatu, gauez-gau eta maskaturik zirtzilek usatzen duten gisan.
Antton Luku garaztarrak ditu ihaute-aroko ospakizun hauek berriz xutik eman, duela hamar urte hurbil. Dantza.com webgunean zintzilikatu dituen hiru artikulutan xehetasun gehiago aurki ditzakezu :
- Libertimendua
- Santibate edo Martin beltza gogoan
- Zirtzilen estetika
Kultura ikusteko ez baina bizitzeko Pharmacie Cialis gauza gisa ulertzen dugunen plazerrarentzat.
Ezin komenta gehio.