KORRIKA Amikuzen plantan errezebitu nahi ukan dugu aurten : besta bat antolatzeaz gain (horren bilduma jada emana dugu hemen berean), korrikaren mapa bat ezarri ginuen Donapaleu erdian, ibilbide osoa argitan emaiten zuena, egunez-egun, aitzina-doi erakustera emanez nun zen lekukoa eta euskararen aldeko hats beroa. Gainera arrailleria dosi bat ere badugu antolatzaileok, ezen Turismo bulegoan ezarri baiginuen delako mapa. Beste leku aproposagorik eta ados zaitekenik ez baitugu atzeman alabaina. Memento hauetan, nun euskal herritar anitz beren herrian eta beren kulturan turisten gisa bidaiatzen giren (hala iduritzen zaigu guri bederen), Korrika bera bidai agentzia bateko proposamena izan daiteke. Falta zaie euskara hutsez egitea. Horra gure proposamena !
2015/04/19
Korrika Amikuzen : pasatu da !
← Aitzinekoa
Aldaka gaztetxearen urteburua
Segidakoa →
Ikastolan kantu, sari eta irrati emankizun
Ezin komenta gehio.