2017ko martxoaren 30tik apirilaren 9raino, Otxandiotik Iruñeraino, 20. Korrika iganen da. Amikuzen, apirilaren 3a, astelehen goizalderat pasatuko da eta jadanik gertakari honi harrera onena egitea gogozkatzen hasia dugu. Ondoko asteetan agertuko dira berri gehiago, baina gaurdanik datu hauek gogoan atxikizkitzue :
Ibilbidea
-Apirilaren 2an (igandearekin), goizeko 10etan, Arnegitik sartzen da.
– Apirilaren 2an, goizeko 11etan, Garazin
– Baionara buruz joaiten da eta han izanen da apirilaren 2an, arratsaldeko 5ak eta 30tan
– Hazparnetik jinen zauku Korrika
– Donapaleun, apirilaren 3an (astelehenarekin), goizeko 7ak eta 15etan.
– Maulen, apirilaren 3an, goizeko 10etan
– Larzabalen eguerdiko oren 1ean
Otsailaren 11a (ebiakoitza)
KORRIKA 20 urtemugaren besta Irungo FICOBAn iraganen da, eguerdiko oren 1etik arratsaldeko 8etara.
Hogoigarrena denez, zerbait aski polita aurreikusten da: Bazkari, animazio, musika, omenaldia eta abar luze bat (sartzea 20 €tan).
Ezin komenta gehio.