Azken 3 urtetan bezala, ZABALIK elkarteak bi ibilaldi antolatzen ditu maiatzaren 29an, ostegun goizetik. Aurten abiatzeak DOMINTXINEko Bil-Lekutik eginen dira. Eguerditan bi ibilaldiak TÜKET kaskoan (ETXARRI – 225 m) bilduko dira, elgarrekin baskaiteko, bakotxak bere zakuan ekarri janariekin. Arratsaldeko 4etan berriz DOMINTXINEra itzuliak izanen gira.
Ibilaldi hauen estakuruz euskaraz mintzatzeko parada eskaini nahi zaie guzieri, bai eta AMIKUZEko xokoen ezagutzeko parada, erreka zolak trebeskatuz eta mendi gorenak iganez
Abiatzeak (DOMINTXINEko Bil-Lekua gelatik) :
– luzea : goizeko 8etan
– laburra goizeko 10etan
Parte hartzea : 3€ helduentzat eta kitorik besteentzat.
Kafea eta aperitifa eskainiak dira, eta esku-orri bat izanen da tresbeskatuko ditugun tokietaz eta toki horietan gertatu gauzetaz xehetasun batzuekin. Halaber, tokiari doazkion kantuen bilduma bat izanen da, TÜKET kaskoan kantatzeko.
Ibilaldia luzea Domintxineko plazatik, Olhaibira buruz joanen da. Hortik Etxarrin barna, TÜKETeraino helduko da. Laburra aldiz, DOMINTXINEn barna, xuxenak TÜKETEra iganen da. Baskalondoan, DOMINTXINEn gaindi itzuliko gira, Podestateko eiheratik pasatuz eta Muxukondo saihetsetik berriz plazara itzuliz.
Ezin komenta gehio.