Ipar Euskal Herriko apez talde batek nola lan egin duen independentziaren alde eta beren harremanak ETA eta Iparretarrakeko kideekin zein izan diren aipatzen duen dokumentala dugu hor. 60 garren hamarkadan « Herriarena » taldearen partaide ziren apez horiek aipatzen dute beren engaiamendu politiko eta giristinoaren arteko zailtasuna. Orain, lan egiten dute borroka armatuaren biktimen eta aktoreen hurbiltzearen alde. Elgarrizketak, atzoko etsaien artean, biharko bakearen aldeko loturak nola sortzen dituen erakustera emanen daukute.
Buruilaren 22an, Donapaleuko zineman iganen da 8ak30etan
Aurkezpen labur bat atzemanen duzue lotura hunen puntan :
https://www.facebook.com/watch/?v=2638788736333914
Ezin komenta gehio.